Vindolandako oholtxoak

Vindolandako oholtxoak
Jatorria
Aurkikuntza lekuaVindolanda
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Kokapena
LekuaBritish Museum
BildumaBritish Museum
JabeaBritish Museum
vindolanda.csad.ox.ac.uk
Oholtxo batzuk British Museum museoan ikusgai

Vindolandako oholtxoak gaur egun arte Britainiar Uharteetan topatu izan diren eskuizkribu antzinakoenak ziren[1][2], Bloombergeko oholtxoak aurkitu ziren arte[3][4]. Posta txartel baten neurriko egurrezko oholtxoen pusketan ikatzez idatziak daude eta K. o. I. et II. mendeen artekoak dira (Hadrianoren Harresiaren garaikideak). Nahiz eta Erromatar Inperioaren eremuko lurraldeetan garai honetan papiroetan idatziriko antzeko erregistroak topatu izan diren, 1973. urterarte ez zen egurrezko oholtxoetan tinta edo ikatzez idatziriko erromatar idazkirik aurkitu, hain zuzen ere, Robin Birley arkeologoak Ingalaterrako iparraldeko Vindolanda aztarnategi arkeologikoan topatu zituen arte[5].

Induskatutako oholtxo ia guztiak Britainiar Museoan daude, baina batzuk Vindolandan bertan erakusteko moldaketak egin dira. 752 oholtxoetako testuak transkribatu, itzuli eta argitaratu ziren 2010etik aurrera[6]. Esaten da guztira 2500 inguru direla aurkitutako taulatxoak[7], baina oholtxoak aurkitzen jarraitzen dute oraindik Vindolandan[8].

  1. Bowman, A.K. eta Thomas, J.D. (1983): Vindolanda: the Latin writing-tablets, Britannia monograph series No.4, Society for the Promotion of Roman Studies
  2. (Ingelesez) «The Vindolanda tablets | British Museum» www.britishmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  3. Londresen dagoen Bloomberg eraikinean MOLA enpresak aurkitu zituen oholtxoak, Bloombergeko oholtxoak deiturikoak, erromatar munduan asko erabili zirenekin alderatuta, beste modu batekoak dira. Hauetan argizariaren gainean idazten zenez, azpiko egurrean markak geratu ziren.
  4. "Roman London's first voices: writing tablets from the Bloomberg excavations, 2010–14", Museum of London Archaeology.
  5. Blackshaw, Susan M.. (1974). «The Conservation of the Wooden Writing-Tablets from Vindolanda Roman Fort, Northumberland» Studies in Conservation 19 (4): 244–246.  doi:10.2307/1505731. ISSN 0039-3630. (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  6. (Ingelesez) Bowman, A. K.; Thomas, J. D.; Tomlin, R. S. O.. (2010-11). «The Vindolanda Writing-Tablets (Tabulae Vindolandenses IV, Part 1)» Britannia 41: 187–224.  doi:10.1017/S0068113X10000176. ISSN 1753-5352. (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).
  7. San Juan Manso, Enara (2022): Erromatar emakume idazleak: jakingarriak eta lekukotasunak, UZTARO, 160 or.
  8. (Ingelesez) Kennedy, Maev. (2017-07-10). «Cache of Roman letters discovered at Hadrian's Wall» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-20).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search